




Vitoria-Gasteizko Garraio eta Logistikako Zentro Intermodala
Vitoria-Gasteizko Garraioko Zentro Intermodala (CTV) parke logistiko integral bat da, Korridore Atlantikoaren barruan dago eta estrategikoki kokatuta dago Europa Barruko Garraio Sarean.
CTV da Vitoria-Gasteizko Salgaien Hiri-banaketaren Hub nagusia, hirigunetik hurbil dagoelako eta komunikazio-sare bikaina duelako.
Zentroa Jundizko Industrialdean dago, Euskadiko industrialderik handienean, 700 hektarea baino gehiagoko lurzoru industriala du eta instalazio industrial, zerbitzu eta plataforma logistiko sorta garrantzitsua biltzen du.
Ekosistema horretan kokatzen dira logistika-sektoreko operadore nagusiak, eta CTVk askotariko ekipamendu eta zerbitzuak eskaintzen dizkie horiei, eragiketa eraginkorrak, seguruak eta jasangarriak errazteko asmoz.
CTVk Vitoria-Gasteizen ADIFek garatutako logistikako plataforma intermodala du alboan, zeina terminal logistiko intermodalen eta estrategikoen sareko zazpi nodoetako bat baita Garraio eta Mugikortasun Iraunkorraren Ministerioak zehaztutakoari jarraituz. Horren arabera, laster 750 metroko trenak ibili ahalko dira, bai zabalera estandarrean, bai zabalera iberikoan. Urtean 170.000 GIUrainoko edukiontzien zamalanak egiteko ekipamendua du.
Terminal horretan tren-autobide bat egitea aurreikusten da, urtean 150.000 erdiatoi erabiltzeko gaitasunarekin, zeinak CTV Europako portu eta banaketako zentro nagusiekin lotuko baitu, horrela nabarmen murriztuko delarik karbono-aztarna.
